Jira

Denok

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Eta horixe da izugarriena: denok dakigu dena. Denok dakigu, esate baterako, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan irabaziko duen alderdiak ez duela izango botererik, ez duela izango aginpiderik, ez duela izango merkatuen aginduak kudeatzea beste independentziarik, eta lan horretan irabazitakoak banatzeaz arduratuko direla, euren artean, noski, eta denok dakigu, pertsonifikatu egin ditugun arren, merkatuek ezin dutela ezer euren kabuz, ez direla gorputzik gabeko mamuak, gizonak daudela atzean, eta emakumeren bat edo beste, eta izena dutela, aurpegia, eta gogorra, eta hor dabiltzala, lasai asko, aparretan itotzen, ezinago aberats eta boteretsu, euren ondasunak lotsa gabe erakusten, pribilegio guztien jabe, telebistak hezitako pobreen eredu, ezinezko eta urrun, Berlusconi baten antzera, esate baterako.

Denok dakigu dena, eta horrexegatik joango gara, egunen batean alferrik izan dadin, igandean botoa ematera. Madrilen bizi den lagun batek esan dit, herenegun posta bidez botoa ematera joan zenean, emakumeak, harrituta, lasai bota ziola: Zenbat euskal herritar zatozten botoa ematera! Gogoa antzematen zaizue.

Denok dakigu dena. Pentsa, Madrilen ere badakite zer ari den gertatzen hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.