Jira

Eder

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
Ezin konta ahala injustizia egin diguzue gure hobe beharrez ari zinetela esanda. Guztietan okerrena berdintasuna iritsi dugula saltzea izan da. Telebistan dago ideologia hegemonikoa; erreparatu zein diren emakumeei bideratutako iragarkiak, noiz botatzen dituzten, zer saltzen diguten: nolakoak izan behar dugun erakusten dute. Eta urruti dago gizon bati eskatzen zaionetik. Txortarako nahi gaituzue, umeak hazteko, etxea txukun mantentzeko. Menpeko nahi gaituzue. Ezagutzen ditut neska eder askoak, azkarrak, are ederrago egoteko operatu direnak, titiak puztu, ipurdia jaso, gantzak kendu, ezpainak bete, hogeita gutxi urterekin. Printzearen bila ateratzen dira gauero, distirant, eta aho bete zakil bukatzen dute, bakarrik esnatzen dira, bakarrik daude, eder egoteko bizi dira, baina beti dago zu baino ederragoa den baten bat, etengabeko katea da. Haatik, denok nahi dugu eder egon, eder izan. Lanpostu hobeak lortzen ditu ederrak, soldata hobeak, ekonomiak dena neurtzen du, gizenak besteak baino gutxiago kobratzen du, lan eskasagoak lortzen ditu, kapital erotikoa jarri dio izena, Catherine Hakim soziologoak asmatu du, oso kontuan hartzekoa omen da, emakumeek profitatu egin behar omen dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.