Jira

Egitasmoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Arakisen aroa ez da Arakisena izan, kultura ulertzeko eta mundua pentsatzeko modu batena izan da. Egunen batean eskatu beharko zaizkio kontuak EAJ-PNVri, bere agintealdi eternoan ezarri duen gizarte eta kultur ereduagatik. Guggenheim museoaren itzala oso da luzea. Harrezkero bisitari kopuruak eta diru kontuak besterik ez ditugu entzun. Kultur ereduaren irizpide bakar bilakatu dira.

Denetik entzun behar izan du Xabier Arakistainek aspaldi honetan. Egunero gizentzen da infamiaren antologia. Zinegotzi jeltzaleak hasi ziren kaka nahasten, Montehermoso «herritarren bizkar» kudeatu izana egotzi zioten, Arakisen feminismoak «emakumeei kalte» egiten ziela eta antzeko perlak. Arakisek eta bere taldeak ez dute jarraituko, azkenean kulturunea «publiko guztientzako» izango da.

Atzo aipatutako elkarrizketan, Montehermoso jende askoren aterpe eta erreferentzia bilakatu duen Arakisek, kultura ulertzeko modua ondo laburbiltzen zuen: «Azken finean, egiten duguna gizartea era kritikoan aztertzea da, eztabaidan oinarritutako gune bat sortzeko asmoz. Horrela, pentsatu ahal izango dugu mundu hobe batean. Hori izan beharko litzateke XXI. mendeko zentro kultural baten egitasmoa». Zein da egitasmoa orain?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.