Jira

Egitekoa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Azkenean, satelitea, sei tona zabor metaliko, Kukutzaren gainean jausi da. Sei tona tanke eta arma, sei tona gezur maltzur, sei tona lege zahar. Jendeak ez du etsitzen, haien borondatea sendoa da: beste bat egingo dugu! esaten dute, bejondeizuela, biba zuek. Baina zergatik hasi behar dugu beti zerotik?

Ezetz esango didazu, ez garela hasten zerotik, eta bale, ados, hala da, beti dago aurrekariren bat, beti dago urtetan zehar bildutako jakinduria kolektiboa martxan jartzeko boluntarioren bat, zubi-lana egiteko pronto dagoen baten bat, eta miraria da, beti dago baten bat zubiaren bi aldeetan, beti dago transmisioa posible egiten duen jendea, hau horrela egiten genuen guk; bere gauza on eta txar guztiekin, egiteko modua da gure tradizioa.

Beste egiteko modu bat aldarrikatzen duenez, gure tradizioa ahula da, bazterrekoa, ez da botere ofizialen gustukoa, eta ezabatzera egiten dute beti. Euren logika zitala da: ez gaude kulturaren kontra, inondik ere, eta garbi gera dadin, geuk jarriko dugu lokala zuen esku, eta dirua emango dizuegu (ezta euren poltsikotik jarriko balute ere). Kontrola lortu nahi dute hala, eta dena desaktibatzea.

Gure egiteko modua ez ahaztea da gure lehen egitekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.