Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Eguneko

2012ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Ez nioan txarrean esan, suizidioa ez al daukazue zerrendan, ze datuak beldurgarriak dituk, Dimitris Khristoulos 77 urteko jubilatuak Atenaseko Sintagma plazan bere buruari tiro egin zioan, akordatzen, ez zielako zorrik utzi nahi seme-alabei, itxaropena gaitza zagok, Italian langabetu batek egiten dik bere buruaz beste eguneko, asko duk egunero bat, non topatu bizipoza, Iraken edo Afganistanen hildako soldadu bakoitzeko 25 beteranok egiten dik bere buruaz beste AEBetan, hari batetik zintzilik zagok jendearen osasuna, dena ari dela okerrera sentitzen dik jendeak, ez daukala inon heldulekurik, etorkizunik, ez nioan txarrean esan, suizidioa ez al daukazue zerrendan.

Isilik geratu huen une batez. Ze lan egiten duzu, ez dakit, egunkarian idazten dut, idatzi egiten dut, kazetaria zara orduan, bai, bueno, egin marka kazetaria laukitxoan. Isilunea, berriz ere. Senarra kazetaria dut, nuen, ABCn egiten zuen lana, gero beste talde hori etorri zen, Vocento, esan nioan, bai, hori da, talde horrek hartu zuen eta kalean geratu zen. Telefonoz inkestak eginez ateratzen dudan apurrarekin bizi gara orain, bera etxean egoten da, futbolarekin pizten da pixka bat, baina zeharo lur jota dabil aspaldian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.