Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Egunero

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Enpresariak ez ditut imajinatzen putetxeetan, hoteletara joango dira, etxebizitza partikularretan ibiliko dira, diskretuak izango dira, ez dute utziko euren autoa putetxeko aparkalekuan, edozeinen begi bistan, inork ezagutzeko ere, eta ez ditut imajinatzen maiatzaren lehenean, ederra da Morauren irudia, baina urruti dago egia izan daitekeenetik, maiatzaren lehenean bakarrik ez, egunero imajinatzen ditut enpresariak, lanetik etxera bueltan, uste baino gehiago luzatu den bilera baten aitzakian, edo goizean goiz, lanera indarberrituta eta bizipozarekin joateko, langileak hankapean ez erabiltzeko goizean goizetik, agintzea gustatzen zaio, nagusia da eta nagusitzat har dezaten nahi izaten du, harentzat lan egin eta gainera esker ona adieraz diezaioten gustatzen zaio, eta azpian dagoenak irentsi eta irentsi egiten du, lehertu arte, nonbaitetik lehertu arte, langileak ere baten bat hartu nahi izaten du azpian, inoren agindupean egin behar izan dituenak beste inori agindu, berak ere zerbitza dezaten maite du, agindu egiten du, oihu egiten du, iraindu egiten zaitu, mailan behekoa zara, zer esango dizut zuk ez dakizunik, zintzoek zamalka zaitzaten jartzen zara lau hankan, egunero. Gizonek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.