Jira

Engie

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Hiztegietan agertzen ez den arren, erabiltzen da hitz bat Azkoitian, eta hala geratu zen jasota Azkoitiko Euskerie liburuan, nazka baino gehiago adierazteko: engie. Segituan ulertuko duzu adibidea irakurrita: Berlusconik engie emateu.

Berlusconik engea ematen du, ados, baina behin sentimendua adierazita hobe genuke fenomenoaren ertzak aztertzen saiatzea, 17 urte eman baititu boterean. A. C. Milan futbol klubaren eta meza medio multzo handi baten jabea, eskuineko populismo zikin batekin irabazi du jendea; akordatzen, zer egin zuen lurrikarak erabat hondatutako L'Aquila herrian? Herrialde aberatsetako agintarien hurrengo bilera hantxe antolatu. Gizajo hauek izorratuta dabiltza-eta, hementxe egingo dugu koadrilako bazkaria hurrena. Errukiz eta kameraz betetako erabakia, harrokeriaz eta kameraz betetako politika baten erakusgarri. Gerora etorri zen adin txikikoen prostituzioa egotzita auziperatua izatea, baina ez zuen ematen eskandaluak loa kentzen zionik. Eta bitarte horretan beste herrialdeetako agintarietatik bakar batek ere ez zuen izan erreparorik argazkiak egiteko harekin, ez eta oporretan bere Sardiniako etxera joateko ere.

Eta onena, orain dimisioa eman du, merkatuek aginduta!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.