Zahartzen ari gara. Lagunak irudikatu ditut, nor bere etxean, larunbatari zukua ateratzeko prest, haurrekin esnatzen goizean goiz, batere marmarrik atera gabe, aldarte onean, gosaria prestatzen betazalak jaso ezinda, egun pasa irteteko asmotan, erosketak egitera akaso, negurako berokia behar dute haurrek, lehen ere badute nahikoa arropa, esaten ez diren gauzak non lehertzen dira, non dabiltza umeak, pailazoekin entretenituta daude, ze eguraldi egiten du, garai batean ohetik galdetzen nion amari euria ari al zuen, leihotik erreka ikusten da, ahateak dabiltza, goiz mugitzen da jendea azokara, onenak inguratzeko grinak bultzatuta, edo ahal den jenderik gutxienarekin gurutzatzeko kalean, baten batek zer moduz bizi zara galdetzeko beldurrez, presa beti da aitzakia ona, maitagarriak dira kateak, kaiola maite badugu ez da urrezkoa delako, umeak jantzi, trasteak batu, ezer ez ahaztu, autoa hartu, jarri Ken zazpi, ondo al zoazte, non dauzkagu biharko paperak, zenbat aterako ditugula uste duzu, haurrak lotaratu eta larrutan egingo dute, bihar ere jai, hau poza, non irakurri nuen: zapalduen zoriona zapatua da.
Gazteak kantuan eta zaharrak eragusian, hori da pasatzen dena berdin mundu guztian.
Jira
Eragusian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu