Jira

Eraketa

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
Iragana gogora ekartzen hastea arkeologia ariketa egiten zait gero eta gehiago. Haginak eta hezurrak hartu, isipu fina pasa, azterketa kimikoak eragin, eta orduan ginen jendearen bizimodua asmatzen saiatzen naiz urtea bukatzeko 25 egun falta direnean. Asierren gurasoak modernoak ziren, euskaltzaleak, Argia hartzen zuten etxean, liburuak erosten zituzten, diskoak, haiekin joan ginen urte hartan ere. Ez naiz akordatzen zer erosi genuen, ez dut ezer gogoan, hozka egiteko moduko hezurrik ez behintzat. Gauean etxera iritsita, lasaitua hartu zutela antzeman nien gurasoei. Ez al zarete enteratu, sekulako istripua izan da autopistan, behelainoagatik, kezkatan egon gara, zuek irten duzuen ordu inguruan izan da-eta, elkar jo dute autoek, su hartu dute, asko izan dira hildakoak. 1991n zen hori.

Handik egun batzuetara, ez naiz akordatzen bere gurasoekin joan ginen, baina bai Asier eta biok izan ginela, Egunkaria-ren urtebetetzeko festa ospatu zen Anoetan. Ez dakit zergatik, Kike Amonarriz etortzen zait gogora, tarta handi bat, pailazoak, jendea kantuan. Gaurko egunez ikusi zuen argia lehen zenbakiak, urtebete lehenago.

Gaurko egunez idatzi zen lehen artikulua euskarazko Wikipedian, 2001ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.