Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Erdi lotan

2012ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Europa, altxa gaitezen, eta iratzargailua itzali duzu, esnatu gabe jaiki zara, zeurekin daramazu sukaldera, ordularia ere bada, telefonoa ere bada, adiskidetasunaren azken lubakia, maitasunaren haria, zure sendia, zure gogoa, zure bulegoa da, doan lekura doala berekin nahi zaitu, gauaren erdian ez jotzea eskatzen diozu, erruki pixka bat izatea, baina derrepente hasi da berriro iratzargailua, bost minututik behin jotzen du, eta hala ere, amets honetatik ez naiz esnatzen.

Greba eskubidea berraztertzeko eskatu du Espainiako patronaleko buruak orain. Ezarri dute, istilu handirik gabe, erdi lotan bageunde bezala, lan erreforma. Nork bereari eustea nahikoa dela pentsatuta hondoratuko gara. Bazter guztietara heldu dira murrizketak, bai eta murrizketa guztiek baino askoz kalte handiagoa egingo duena ere, bazter guztietara heldu da ideologia zaharberritua: Wert ministroak meritokraziaren kultura zabaltzea proposatu berri du.

Pierre Bourdieu soziologoaren libururik euskaraz ba ote zegoen bila ibilitako batean aurkitu nuen Harkaitz Zubiriren tesia sarean. Izenburua, gure garaiko jendeen definitzeko ezin hobea: Ordezkoen armada. Eta hasiera, bikaina: «Meritokrazia jarri nahi dugu auzitan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.