Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Estututa

2012ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Urteak joan gabe eta, iraganeko arrastoren bat edo beste gordetzen duen iraganera itzultzea izan zen Arte Ederretako fakultatera joatea, herenegun. Orduko irakasleak, zaharxeago, estutuxeago. Lan berriak ezarri dizkietela orain. Ahotsik altxa gabe ziren kexu. Ikasle zerrenda luzea erakutsi zidan Erramunek. Banku batean geunden eserita; aurreko paretan pintada bat: Erramun askatu.

Denda lekuz aldatu dutela ikusi nuen, pasioan ibili nintzen metalezko armairu estudun korridore luzeetan, gazteei begira. Zergatik aukeratu ote dute karrera hau, gustura ote dabiltza, zer ematen ote die leku honek, jardun honek, askatu egiten ote ditu, ala estutu. Ertz zorrotzeko eta marra zuzeneko eraikin berriak jaso dituzte campusean, lehen baino are grisagoa da orain; ba ote du eraginik jendearen aldartean, jarreran, bizimoduan?

Errebeldia keinu bat antzeman uste izan nuen gazteengan: barruan ari ziren pipatzen. Zein beste keinu ikusiko ote nuke egunero hemen banenbil? Kanpora joan nintzen erretzera. Langarra ari zuen, galapan zetorren laino beltza. Afixa bakarra zegoen kristalezko atean itsatsia: Imanol soziologiako ikaslea atxilotu dute zipayoek gaur goizean. Gaur, 13:00ean, Konzentra Mikel Laboan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.