Egin beharrekoen zerrendak ere egiten ditut, ez pentsa: lana egin, lana bilatu, lana topatu, lana egin, arropa garbitu, arropa eseki, arropa jaso, erosketak egin, etxea txukundu, bazkaria prestatu, telebistako albistegiak ikusi eta iragarkietan jarri arreta, halakori idatzi, baietz esan, egingo duzula, halakori deitu kafe bat hartzeko.
Nor bere buruaren jabe eta ugazaba izatea litekeen eta lorpenik handiena bailitzan saltzen du sistemak, enplegatua eta soldatapekoa ez izateak automatikoki menpeko ez izatea balekar bezala, eta azkenean enpresa bilakatzen da bat, bere baitan daramatza atezaina, idazkaria, zuzendaria, enplegatua, enkargatua, diruzaina, zomorroia, harreman publikoetarako arduraduna, propaganda taldea, denak. Eta ahaztu egiten du zein den bera, makurtu egiten da, moldatu egiten da, eta bakar-bakarrik dagoenetan da bera, eta ez beti, burua lanean baitauka normalean.
Kasu! Egin beharrekoen zerrendan apuntatu, ahaztu gabe: Xabier Gantzarain marka indartu eta zabaldu, irudi korporatiboazaindu, bizarra egin, hortzakkonpondu eta zuritu, izerdirikez botatzeko operazioa eskatu, jaka berria erosi, eta zapata berriak, oraingoak baino astunagoak, oinak lurrean mantentzeko.
Jira
Eta beharra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu