Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ezarian

2012ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Baina akaso ezer ez zaigu gehiegi axola, eta gero dena ederra da. Iristen da bazkalondoa eta Fermin Etxegoien daukazu irratian. Eta astean zehar entzun ez badituzu hor daude osorik sarean, larunbat goizerako plan hoberik ez da. Lan asteak lau egun izan ditu gainera, eta jendea arinago sentitzen da, ez dio kasu handirik egiten hauteskunde kanpainari, erabakita dauka zeini eman botoa, kirola bilatzen du telebistan, euria egin du gainera, etxean ere gozo egoten da, hainbeste sozializaziok nekatu egiten du bat, bati zer esan eta besteari zer aurpegi jarri pentsatzen; beti pentsatzen dugu gutxi, beti pentsatzen dugu asko eta gutxi aldi berean.

Bob Dylanen aire bat duen tipo bati buruzko istorio batean bizi zara egunotan, eta handik irtetean, begiak jasotakoan, teilatu bustia ikusten duzu, jendea balkoian arropa esekitzen, umeak atzetik daramatzan emakume bat aterpetik, parkeko zuhaitz horitzen hasiak haratago, ke hari bat urruneko tximinia batean gora, laino ilunak Izarraitz gainean, eta dena ederra da, bestela bezala bizi gara, nork bere babesa bilatzen du; iluntzen duenean beti behar izaten dugu norbait ondoan.

Eta gero dena ederra da. Erdoka bezala itsasten zaigu ideologia, ezarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.