Jira

Gero

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko uztailaren 15a
00:00
Entzun
Eta hala ere, bizi gara, hor gabiltza, zoritxarrari zirku egiteko gai izango garela sinetsi nahi izaten dugu, itxaropena gordetzera egiten dugu, hauek hobeto egingo dute, bihar hobeto egongo naiz, oporretan lasaituko gara, irailean hasiko gara serio. Alferra baino txarragoa omen da utzia. Baina nork ez du gordetzen onena azkenerako?

Gerorako utzitako ekintzaatzeratu horiexei esker bizi gara.

Itxaropena gordetzera egiten badugu, beste erremediorik ez dagoelako da, nola edo hala eutsi egin behar zaio ilusioari, eta zoroena izanda ere, nor bere ametsak bizi du, eta amets hori egia bihurtzea baino gauza txarragorik ez da, bukatu da ametsa, bukatu da ilusioa, beste bat bilatu behar da, eta bizitzeko motiboak ez dira asko, ez behintzat egunkariak irakurtzen badituzu, edo irakurritakoa ahazten ez baldin badakizu.

Ametsak ez beste guztia galdu duen jendea aurkitzen duzu kalean, bizitzeko ohiturari jarraitzea beste metodorik ez duena bizitzen jarraitzeko, egunero ohetik jaiki eta ohera itzultzen dena, tartekoa tramite hutsa balitz bezala bizita, honezkero hilda legokeena, beti gerorako uzten duen amets txiki horregatik ez balitz.

Gerorako utzitakoekintza atzeratuhoriexetan bizinaiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.