Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Haserrea

2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Handiak txikia jaten du, arrainak gara, ez dugu ikusten ura, ez dugu sentitzen ura. Ahaztu egiten dugu inguratzen gaituen horrexek bizi gaituela, denok bizi gaituela munduak. Nork bere mundua bizi du ordea, eta zail egiten da inguratzen gaituen ur ilun honetan babesik aurkitzea. Harrapaketarako biltzen dira orkak, marrazoak; defentsarako biltzen dira antxoak. Kaleak moztu ditu jendeak, haserre dabil, lana utzi eta eraikin ofizialen aurrean hasi dira biltzen, txistu egiten dute eta klaxonak hasi dira oihuka, presa dute gidariek, irainak azkar datoz ahora, barrenak sutan dira, ur azpi hau ez da goitik ematen duen bezain barea, gorrotoa hazten da jendearen erraietan, norberarenganakoa, besteenganakoa, gutxitasun eta txikitasun sentimendu bat, ezina, mina, eta arriskua etengabea da: zenbat eztanda txiki behar dira egunean, egun batean ez dadin dena erabat lehertu?

Putasemea, itxi atea, egon daitezela zain, har dezatela hurrengo autobusa, ez al duzu ikusten sardinak latan bezala goazela, aire egokiturik ere ez dauka gainera autobus zikin honek! Zergatik ez naiz joan oinez. Ez dakit non irakurri nuen: kapitalismoa besteri txarrena opatzea da.

Gori dago giroa hirian, hatsa errea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.