Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Hasi

2012ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Hasi, berriz hasi, ekin gogor, heldu ametsei, uxatu beldurrak, aurtengoa ona izango da, okerrago ezin da joan, bakarrizketan ari naiz, orria bete asmo daukat gaur, hobeto maitatu, ordua iritsi zain nago hasteko, ez ahaztu lagunak, hurrengo urterako asmoek oraingo hutsak erakustea besterik ez dute erdiesten, ez da gutxi, konpon bidean jarri nahiarekin hasten da konponbidea, non arraiotik sartu zait autolaguntza pentsamendu hau, erreta hasi behar al duk urtea, gutxi falta da, arreta inon jarri ezinda doakit gaua mahaian, idaztea jarri dut asmoen artean, eta konfiantza gehiago izatea neure buruarengan, nork bere neurriko utopiak dauzka, hasi da, nork asmatu zuen ohitura txatxu hau, ito beharrean ari gara denok, errituen beharraz hitz egin beharko nuke aurten, aho sabaian lakar daramat mahatsaren azala, familia zaindu, ez gorde maitasun hitzak, telefonoak noiz joko nago, urte berri ona opa dit telebistak, azkarregi hustu dut botila, suzko loreak barruan lehertu zaizkit, bolbora errearen usaina darie ene erraiei, gaua ilun abaildu da urte berriaren gainean, ezagutzen genuen munduaren akabera da, eta ondo sentitzen naiz. Ezin hobeto.

Hasi, berriz hasi, eman beste aukera bat bizitzari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.