Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Hau naiz

2012ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Neu naiz ene bizitzako idazlerik onena. Eta gauero idazten diot ipuin bat neure buruari, bizi naizen munduari zentzua eman nahian, txatalak bildu, narrazio berera ekarri han-hemenka sakabanatuak dabilzkidan kontuak, izenak, iragan galdu bateko uneak, etorkizuneko ametsak, gaurko kezkak. Hau naiz ni. Eta gero ipuina irakurri neure buruari: zein mundutan bizi naiz? Zein liburutan biziko zinateke?

Herensugerik ez da, tamalez, zazpiehun buruko bankuak daude, merkatuak, lanik eza, segurantzia falta kronikoa, maite duzun jendea galtzeko beldurra, perlesiak jotako gizartea, etorkizuna eraikitzeko ezindua edo gogogabetua, unean uneko fikzio mediatikoen araberako errealitate lausoan bizi dena, han bilatuz poza, han utziz amorrua, nork bere buruari ipuinak kontatzea beste erremediorik aurkitu ez duena.

Zerk egiten du hain erakargarri liburu batean bizitzeko fantasia? Zer gertatuko den jakiteak, narrazio berean erakutsita bizitzari zentzua eta intentsitatea emateak, geure bizitzaren erabat bestelakoa izateak, eguneroko bizitzari soberan duen guztia kendu ahal izateak, sekula biziko ez ditugun abenturetan sartu ahal izateak, arriskurik gabeko gozamenak?

Edozein liburutan biziko nintzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.