Jira

Haurrak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
Estatubatuarrek orain hiru urte esan zuten aurtengo urtearen amaieran alde egingo zutela Iraketik, eta hala ere harritu egin ninduen albisteak, aspaldian ahaztu samar neukalako, seguruenera, baina izugarria iruditu zitzaidan goiburua, AEBetako ejertzitoa hasi da Iraketik alde egiten, bederatzi urteren ostean. Bederatzi urte, hamarkada oso bat ia, milenioa estreinatu genuenetik ia, bederatzi urte, eta telebistan soldaduak ikusten ziren, Kuwaiterako bidean zihoan konboia, eta base militarreko ateak ixten, eta bostekoa luzatzen oinordekoei, tori, dena zuentzat, guk atera dugu atera beharrekoa, eta Golkoko gerra etorri zitzaidan Kuwait entzunaz batera, protesta egin genuen institutuan, xaloak ginen, eskolan egin genuen lo, ingeleseko irakaslea ere geratu zen gurekin, bakarra izan zen, denek hartzen zuten trufaz, lau katu ginen, putreen dantza erakutsi zigun korridore luzean, gaua ilun zela kanpoan, jendea gozo euren etxeetan, hurrena ez dakit non nengoen, ez dakit noiz hasi zen gerra berriz, bederatzi urte, urtearen errepasoa egiten den arintasun berberaz egin zuten laburpena telebistan, eta Falujako haurren gorputz bihurrituen aurrean hustu nituen bederatzi urtean bota gabeko malkoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.