Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Hegan

2012ko uztailaren 20a
00:00
Entzun
Mundu berria behar dugu, baina hau ikusten asmatu behar dugu horretarako. Erraza ematen du eta zailena da. Arrainak ez du ikusten ura, eta antzera gertatzen zaigu guri ere, ez dugu ikusten geure begien bistara dagoen hori, egunerokoa dena, ohikoa, betikoa, ez dugu hartzen astirik horri begira egoteko, galderak egiteko, zer da hau, noiztik dago, zeinek jarri zuen, zertarako da, ez dugu ikusten ura, bistakoa da zailena ikusten, ez dugu ikusten jendea, ez dugu ikusten gauzarik arruntenak berekin daraman historia zatia, begira katean egindako auto horiek denak zeuretik hasita, ez dugu ikusten Hitler herriarentzako autoa diseinatzen, ez dugu ikusten Henry Ford bere langileei autoak merkeago eskaintzen, eta bien bitartean «historia ergelkeria da» esaten, ez dugu ikusten historia geure begien aurrean jarrita ere, arrainena daukagu memoria, zorioneko orainaldi eternoan bizi gara, orain zer, orain zer, unean uneko beharrei erantzuten joaten zaigu denbora, ez lehenaldi ez geroaldi, igeri dagigu, besterik ez dakigu, ito egiten gara uretatik ateratzen bagaituzte, eta ez dugu ikusten bizi gaituen ura.

Arrain hegalariak bagina sikiera, ura kanpotik ikusteko, une batez besterik ez balitz ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.