Badakit gaztelaniaz, espainolez ere bai, eta Julio Ramon Ribeyroren testu bat topatu dut, eta holaxe ematen dizut, erredakzioan itzulia: «Munduak ahaztu egiten du bere historia, ez dio ezer galdatzen, ez du hartatik ikasbiderik ateratzen. Eman behar historia ahazteko egina dela.»
Zer gogoratuko du euskal gizarteak?
Eta gero, erredakzioan itzuli dezaten zain dagoen idazle kuttun batekin egin dut topo, enegarrenez, eta onartzeko moduko autoritatea iruditu zait, berriro ere, Susan Sontag: «Guztiok ezagutzen ditugun argazkiak, gizarteak gogoeta egiteko aukeratu duenaren parte dira, edo aukeratu duela esaten duenaren parte. Ideia hauek «oroitzapen» izendatzen ditu, eta hau, luzera, fikzio hutsa da. Zorrotz jarrita, memoria kolektiboa esaten zaion hori, ez da, ez dago halakorik: nozio faltsuen familiakoa da, erru kolektiboa bezala. Badagoena, instrukzio kolektiboa da.»
Heziketa? Instrukzio uztea erabaki dut.
Jarraitu egiten du, ordea: «Memoria oro indibiduala da, ezin da errepikatu, eta pertsona bakoitzarekin hiltzen da. Memoria kolektiboa esaten zaiona ez da oroitzapena, deklarazioa baizik: hau inportantea dela eta hau dela gertatuaren historia.». Zer gogoratuko du euskal gizarteak?
Jira
Heziketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu