Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Hitzala

2012ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Handi jendeak ez dio elkarri hortzakarik egiten, baina hemen azpian izua hedatu da eta elkarri hortzaka gabiltza. Nork bereari eustea beste legerik ez dago (sekula ez da egon akaso). Erdi Aroan bezalaxe, ahulenari egiten diogu gogor. Hiztegitik hasita.

Arrotz: azkenaldian herrian jende arrotza ugari ikusten da. Zein da lehenago, jendea ala hiztegia? Hiztegia bezalaxe hitz egiten entzun duzu jendea: aspaldian kanpoko jende asko ikusten da. Denok gara kanpotarren seme-alabak, ausartu zara zu, eta umea hasi galdezka da, kezkatuta: ama, ni kanpotarren semea al naiz? Zu ez behintzat, lasaitu nahi izan du amak, garaile, eta eztabaidari amaiera eman dio. Ez duzu jarraitu, isildu egin zara, arrotzaren hitzala sentitu duzu etxe barruan hedatzen, atzerriarena, erbestearena, hitzen zama astuna, mendez mende finkatzen joandako grabitate indarra, jendea bere hitzetara lotzen duena, bere mila hitzetara, bere oinarrizko sinismenera, bere ziurtasun apurretara.

Zein dira zuk gehien errepikatzen dituzun hitzak, zure oinarrizko sinismenak, zure ziurtasun apurrak? Zein dira zure mila hitzak? Eta nolakoa da zure mila hitzen hitzala?

Hor daude hiztegian, zurian beltz, hitzen hitzala eta eleen beleak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.