Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Hura

2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Gero dena ederra da. Gazteak bizikletan, tren urdina geltokian, hondartzan jendea. Giroa garbi samar, itsasertzeko etxea, galipotezko sugea itsasgainean gora. Zuhaizpeko freskura gero, autorik ez bestaldetik, hemen nonbaiten izan behar zian ba Itziarko tipo hura garbitu zuten lekua, autobus txoferra, autobusean bertan, Debatik gora zihoala, zapatu goiz batean. Bihurgunean gasolindegia. Ezin besorik atera leihotik BMWren iragarkiarekin akordatu gabe, atsegin duzu gidatzea?, orain ezin besorik atera baten batek auto hau ikusita burla egingo didala pentsatu gabe, geroz eta handiagoak dira autoak ere, beldurra ematen dute. Hemen izango zen agian, harrapatu dut ia gaina, tipo hura, izenik ere ez, tipo hura.

Gero dena ederra da. Hemen goitik itsasoa ikusten da. Anbulantzia ziztuan pasa da, ertzainak atzetik, zer gertatu ote da? Istripuren bat edo. Oraintxe jakin dut: txikitan bazkaltzera etortzen ginen jatetxekoa omen zen tipo hura. Urteak dira ez garela joan, soufflé bikaina egiten zuten. Horra antigoaleko postre bat, beste garai batekoa. Haizea leun dabil, terrazan eseri gara. Barruan, tabernaren alde banatan, pilota ari da telebistan. Jendea mahaietan, kafea hartzen, arratsalde-pasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.