Jira

Ikurrak

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Ertzaintzaren lana izan zen Usurbilgo murala ezabatzea. Akordatzen? Aurpegien ezabatzea abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Ezin zen presoen aurpegirik erakutsi. Bi urte pasa dira. Ez zuten mural guztia ezabatu, ez zuten pareta osoa margotu gainetik: presoen aurpegiak estali zituzten, aurpegiak ezabatu zituzten. Ez dakit oraindik hala jarraitzen duen, infamiaren antologia baterako gorde beharko litzateke.

«Kontaketaren bataila irabazi behar diogu ETAri», esan du orain hurrena Iñaki Gabilondok. Esaidazu, zenbat aldiz entzun duzu boterea hain garbi mintzatzen? Espainiako erregeak Hugo Chavez isiltzera behartu zuenean, akaso? Jokoan dagoena kontaketa da, historiaren egitura, iraganari forma ematea, eta bataila hori ETA sortu baino lehenagokoa da. Neure gurasoek jasan behar izan zuten bataila krudel hori: espainolez alfabetatu zituzten Azkoitia ezin euskaldunago batean, Cara al sol abesten jarri zituzten, soldadutzara deitu zuen aita Espainiak, izena aldatu zioten. Eta historia ez da nire gurasoekin hasten, aurretik dator, askoz lehenagotik.

Askoz lehenagotik dator, baina historia ez da iragana, historia gaur da. Gaur da ikur guda, kontaketaren bataila gaur da.

Bake garai latzak datoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.