Jira

Irauntza

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Anjel Lertxundiren igandeko zutabean irakurri nuen Ignacio Escolar kazetariak jada idatzia duela gaiari buruz, Hitzen erabilera gaiztoa izenburupean. Ez bereziki azkarra naizelako baina, neuk ere horixe pentsatu nuen, ezin du izan, lehendik ere zerga bitartez herritarrak ordaintzen badu osasun sistema publikoa, zergatik deitzen zaio, zergatik zabaldu da fuela uretan bezain azkar eta zikin kopago hitza? Ordaintzera behartuko gaituzte, ez egin dudarik, gaixotzen gaituenak sendatzen gaitu (enpresa berak alegia) bidenabar euro batzuk irabaziz, baina mina ematen duena aurrizkia da, hartzaileak lotura zuzena egiten baitu: noski, nik ordaintzen dut zati bat, eta estatuak bestea, normala, garai latzak bizi ditugu denok ere, eta ez dago gaizki, botikak ere ordaindu egiten dira, zer egongo zaio ba, hala beharko du.

Anjel Lertxundik nik baino umore hobea du, eta kopago gaiztoari odolkia deitzea proposatzen zuen bere zutabean: «Administrazioak ziria sartu nahi digu kopago deituz zerga-ordain hutsa denari, baina odolkiak ordainetan izaten baitira, euskaraz odolkia deitzea proposatzen dut ditxosozko kopagoari».

Nik ere badut proposamen bat: zerga irauntzailea deitzea kopago gaiztoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.