Zer gogoratuko du euskal gizarteak, eta nola? Estatutua gogoratu dezagun nahi dutenek erakutsi digute zein den jokamoldea, hartu efemeridea, ezarri jaieguna, esan gogoratzeko modukoa dela, egun handia izan zela urriaren 25a, estatutua izan zela euskal gizartea bizikidetza egokiaren bidean jartzeko tresna eraginkorrena, puztu dena, erakutsi «guztiok ezagutzen ditugun argazkiak», egin adostasunaren laudorioa, eta batez ere, jai eman eskoletan, jai eman urtea joan eta urtea etorri, jai eman jai zergatik egiten den ahaztu arte, ez dago gogoratzeko modu hoberik.
Memoria Historikoaren Legea onartu zuten Espainian, zertarako ekarri Ribeyro eta Sontag akordura, legea onartzeak berak erakusten duenean memoria kolektiboa aldarria dela, ezarria dela, estatu batek bere iraganarekin bakea egitea behar duela, eta adiskidetzea ahaztea da, uztailaren 18ko paga estrak asko lagundu zuen, PPk ere bai, noski, argi erakusten du zeinen oinordekoak diren, irabazi egingo ditu hurrengo hauteskundeak ordea, jendeak bizi egin nahi du, eta memoria suntsituaren gainean jasotzen da bizitza.
Zer gogoratuko du euskal gizarteak? Zein izango dira jaiegunak, urriaren 25a, ekainaren 7a, abenduaren 6a, urriaren 16a?
Jira
Jai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu