Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Jarduna

2012ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Askok hitz egin du, publikoki ez bada ezkutuan, hauteskunde afixen ezaugarrien antzekotasun susmagarri bezain beldurgarriaz. Normalizazio politikoa izango da, garai berriak, nahi duzuena, baina berdintzea ez da aldi baterakoa: politika egiteak politika egitea eskatzen du. Eta politika guztiak berdinak ez izan arren, politika egitea horixe da, politika egitea: hauteskundeak irabaztea, legeak onartzea, erabakiak hartzea. Gero batek bestelako modu bat bultzatu eta martxan jarri nahi duela, bada irabaz ditzala lehendabizi hauteskundeak, sar dadila jokoan, errespeta ditzala gehiengo eta gutxiengoen aritmetika arazoak, jakin dezala hortik kanpo ez dela basamortua besterik.

Ederki daki hori ezker abertzaleak, eta jokoan sartu beste erremediorik ez du izan. Dena ez da txarrerako izan, noski: beste inork hartuko ez lituzkeen erabakiak hartu ditu. Saiatu da beste era bateko politikak bultzatzen, bere proiektu politikoa abiatu besterik ez da egin kasik, dena dauka irabazteko. Baina bidean zer ari den galtzen, hori ere onartu beharko du, barruan eta ezkutuan bada ere, helburua ez dadin geratu oso lauso. Bihar irabazi edo ez, lan asko dago egiteko.

Hauxe bai hausnarketa egunerako moduko jarduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.