Jendea ez eta beste guztia da jendartea: barne produktu gordina, aurtengo urterako Confebasken aurreikuspena, enpresa handien irabaziak, langabe kopurua, zenbakiak eta ehunekoak, Urkullu Jaurlaritzaren deia jasotzen, dirurik ez duelako laguntza eske, Euskal Finantzen Kontseilua, Adegi eta Bidegi, etxebizitzen prezioa, argindarrarena, erregaiena, gasarena, futbol jokalarien soldatak, inkestak eta estatistikak, iritzi publikoa, Euskobarometroa, ETBren audientzia, politikoei jarritako notak, kontsumo prezioen indizea, murrizketen zenbatekoa, euskal errepideetan (nola izango dira ba errepideak euskal!?) dabilen ibilgailu kopurua, kutsaduraren zenbatekoa, akordioak eta protokoloak, Guggenheimek espero dituen bisitariak, Bilboko Arte Ederren museoak iaz jaso zituenak, Tabakalera martxan jartzeko administrazio bakoitzak jarriko duen diru kopurua, balio erantsiaren gaineko zerga, tabakoaren prezioa, alkoholarena, zergetatik sartzen den dirua, hainbeste lagun egunero Interneten, hainbeste ordu telebista aurrean, soldata minimoa, pobreziaren atalasea (izorrai!), hainbeste familia batere diru sarrerarik gabe.
Jendarte eredua aldatu beharra dago, baiki. Sortu, hasi, jendeaz hitz egin.
Jira
Jendea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu