Ez dago ekonomia besterik, eta ekonomiari ez zaio bere burua besterik axola. Ahaztu egin dugu ekonomiak jendeari bizitzen laguntzeko izan behar duela, ahaztu egin dugu jendea dela lehena, jendea eta lurra, eta ekonomia suspertzeko planak agintzen dituztenean normalean jendea ez da ageri, lurra traba da, ekonomiaren onerako suspertu nahi da ekonomia, gurpila martxan jar dadin, errazago, azkarrago, eta behin gurpila abian jarrita haren onurak jasotzeko esperantzan. Baina gutxi dezakete jada gobernuek, bai, lurrak merkeago saldu, zergak gehiago jaitsi, bidea erraztu ekonomiari, baina ezin dute jada ekonomia hori bideratu, kapitala bere gisa dabil munduan barrena, mehatxu egiten du, baldintzak jartzen ditu, hemen eta baldintza hauekin geratuko naiz, nahi ez baduzu, banoa. Eta eskulana merkeagoa den tokira doa, eskubideak urriagoak, laguntzak hobeak, trabarik jartzen ez dion gobernua nahi du, haien gainetik dabil; kapitala da hara eta hona batere oztoporik gabe dabilen bakarra. Eta kapitala da geroz eta gehiago agertzen dena, bere botere osoarekin: noizkoa da telebistako albistegietan burtsei buruzko informazioa eman beharra? Noiz hasi ziren, zein, zertarako?
Burtsan jokatu egiten da.
Jira
Jokatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu