Jira
Klasea
Batzuetan ez da egoten ospatzeko ezer. Berripaperak datu beldurgarriak zabaltzen ditu: Espainian, bost lagunetik bat pobrea da, ez dauka diru sarrerarik batere, laguntzetatik bizi da, edo karidadetik; bostetik bat ez da asko, ikaragarri da: ia hamar milioi pertsona, jar itzazu elkarrenondoan, batu itzazu leku berean. Eta gero politikoak entzuten dituzu, lana sortuko dugu, lana sortzeko planak egingo ditugu, eta abar, eta abar. Bietako bat: edo baikor izateko droga klaseren bathartzen dute, edozinikoak dira zeharo. Eta hala ere, ez zaitu harritzen. Klase borroka inoiz baino krudelagoa ari daizaten, baina nork bere klasea defendatzen du, ez bere taldearena, bereklasearena, baizik eta bere klasea, bere egoera, bere lana, bere soldata, bere oporrak. Eta bide bakarra dago: arerioa eraistea. Horretarako prestatzen da bat, bitartean beste mundu bateneskean ari bada ere. Ezin duzu atzean geratu, entzuten du behin eta berriz, behin eta berriz, eta bat prestatu egiten da, ingelesa ikasten du, eta ez da nahikoa, frantsesa ikasten du, eta ez da nahikoa. Sekula ez da nahikoa, eta batek ez dauka ezertarako astirik. Ezta oraindik bizirik jarraitzeko indarrak bildu izana ospatzeko ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu