Igandea da, berandu jaiki naiz, sukaldeko leihora egin dut lehenbizi, ukabila itxita zirkuluak eginez kendu diot landura, elurrak hartu ditu mendi gainak, zuhaitzetan ageri den horrek ez dik elurra ematen, esan du amak, lantzurda baizik, zer egingo dut gurasoen hitzekin, gau osoa eman du telefonoak kargatzen, dei galdu bat daukat betirako galdua, sutondora arrimatu naiz, saretuta sumatu dut kamiseta ukalondo parean, ez dakit zenbat aldiz pasaratu duen amak, zergatik ezin da arima pasaratu, bezperako egunkarian Egaña bilatu dut, ez burua kablez beteta egin dioten argazkia, bere artikulua baizik.
Ibon Arrizabalagak Zuzendariari atalean idatzitakoa irakurri nuen nik, irakurri gabe neukan Arantza Santestebanek Garan argitaratua. Biziki interesatzen zait kontua, hauxe da aspaldian beharrezkoena iruditzen zaidan eztabaida. Nola onartzen ditugu, nola jaten ditugu, nola errepikatzen ditugu ikuspegi hegemonikoak naturalizatu dituen jarrera ideologikoak? Badu hizkuntzak zerikusirik horretan?
Gustura irakurri dut Arantza Santestebanen artikulua. Azkenean: «diskurtso hegemonikoetatik mailegu asko hartzen ditugu sarritan eta nahi gabe errepikatzen dira oso kontserbadoreak diren esapideak.»
Jira
Lantzurda
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu