Han ez dik motel euria besterik egiten, eta terraza batean eseri zarete. Hau liburu denda bat huen orain bi urte, La Libre, ikusten duk orain, izena mantendu egin ziotek, La Libre, taberna duk orain, jaten ere ematen ditek, askoz jende gehiago ibiltzen duk orain, noski. Ausente bezala dago auzoa, zu ari zara jardun eta jardun, bota eta bota, baina noizean behin egiten dizkizun galderengatik, ez du ematen batere kasurik egiten ari zaizunik, normala, oporretan etorri da, lasaitzera etorri da, atseden hartzera, joan egiten zaizkio begiak ipurdietara, egingo zenuke ez zaiola batere axola tabernaren historia garagardoa ondo botatzen duten bitartean, zenbateraino axola zaizu zeuri ere, zenbateraino axola zaizu ezer, tripa orroak hasi zaizkizu, liburuak ezin dira jan, eskatuko al diagu zerbait jateko, eta gorputza eguzkiari emanda eseri zara terrazan.
Ezin diat utzi esan gabe. Frank Warren horrek sekretua gizatasunaren sakonena dela esaten zian bideoan, eta arrazoi eman nioan. Zuloraino eramateko gai bagaituk, derrigor behar dik sakona. Zein sekretu idatziko hioke hik?
Ez zaik-eta inporta nirea, heurea esateko aitzakia bila besterik ez haiz ari!
Esateko modukoa? Ez zekiat zer nahi dudan.
Jira
Libre
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu