Jira

Muina

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Itxia da behelainoa Moskun, gutxi gara beltzak, gaizki hartu gintuzten, erraz nabarmentzen gara, izuak hartuta egin dugu korrika behin baino gehiagotan, hankapean elur baltsa sentituz, haize hotza aurpegian, halakorik ez diet kontatzen gurasoei, ez ditut kezkatan utzi nahi, lehenaz gain, hemengo berriak haraino iritsiko ez direla pentsatuta lasaitzen naiz, kalean ematen digute heriotza, beltzak garelako, kanpotarrak garelako, ahulak garelako hemen, oso urte zailak izan dira, zortea izan dut, neuri ez zait sekula ezer larririk gertatu, begirazun izoztuak jaso ditut, baina ez naute harrapatu, ez naute jo, ezin jakin ordea, ez ote dudan zoritxarren bat zain.

Barre egin zioten Samueli botetan muin eman zion beltzari, bideo dibertigarrien sailean bota zuten egunetan, urtero irabazten duen dirutzagatik joan zitzaiola zabaldu zuten barre artean, zikinak halakoak, ez dakite zer den zeure azal kolorea gorrotatzea, ez dakite zer den masen idolo batek zure azal kolore bera izatea bat-batean, zure herrialdekoa izatea gainera, bizitzeko baimena eman balizute bezalaxe sentitzen zara, zu ere Kamerunekoa zarelako, Eto'oren herrialde berekoa.

Zenbat muin eman behar den, bizitzeko baimenaren truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.