1925 urtea zen, mendea ere ez da bete Alexander Rodtxenkok Parisetik gutunak bidali zizkionetik Varvara Stepanovari, eta jada bere esaldiak ez digu balio, ez bada aspaldi joandako sasoi baten oroigarri. Ez Mendebalderik ez dagoelako, besterik ez dagoelako baizik. Mundua erabat mendebaldartu da. Globalizazioa esaten zaio, kapitalismoa esanda nahikoa da. BETIko herrialdeek (Brasil, Errusia, Txina, India) hazkunde ekonomiko ikaragarria bizi dute. Mendebaldea dira, jarrera eta joera okerrenetan behintzat.
Ustiapenak eta esplotazioak ez dute mugarik ezagutzen, antza, eta Afrikak gutxi batzuen esku egoten jarraitzen du. Kolonizazio garaiak utzitako herentzia da; geure buruak ganoraz gobernatu ezinda gabiltzala esaten dute kolonizatzaileek, dena majo lotuta utzi ondoren. Kapitala zuria izan da beti hemen. Zuriek egindako armekin hiltzen dugu elkar. Kanpoko enpresak dabiltza oraindik ere gure lurretan. Eta gero eta gehiago. Indiakoak sartu dira, Txinakoak, denak doaz hara. Merkea da beltzak akabatzea. Zeinek du gogoan Ken Saro-Wiwa?
Bakearen Nobel Saria hiru emakume afrikarri emanda kontzientzia lasaiago dauka mundu mendebaldartuak gaur, hobeto egingo dulo.
Hau da hau, mundubaldea.
Jira
Mundubaldea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu