Eszenan azaltzen den figurantea da konpartsa, sartu-irtena egiten duena, estra bat. Azaldu egiten da, desagertu egiten da, ez du hitzik egiten. Ez du inork kontuan hartzen. Betelana egiteko dago, ez dauka ahotsik. Mutua da. Elite ekonomiko eta politikoen ibilerak erakusten dizkiote telebistan, egunkarietan, aldizkarietan, baita interneten sartu eta posta begiratzera sartzen denean ere. Iritzia eskatzen diote lau urtean behin, zatoz festara, beharrezkoa zara, ezinbestekoa, eta jendeak bozka ematen du. Poztu egiten dira elite politikoak, normalean baita elite ekonomikoak ere. Demokrazia Berriak irabazi zuen Grezian, Alderdi Sozialistak irabazi zuen Frantzian, Alderdi Popularrak Espainian. Baina agindu elite ekonomikoek agintzen dute, Europan, munduan. Inork sinisten du oraindik erakundeetan?
Inork ez du sinisten erakundeetan, inork ez du sinisten alderdi politikoen ahalmenetan; berdindu egiten dira hartara: denak berdinak dira. Eta hauteskunde kanpainak datoz gero, beste edozein salgairen publizitate kanpainen hain antzeko. Jendea aspertu egiten da politikoen kalaka merkea entzuten. Eta poztu egiten dira elite politikoak, eta normalean, baita elite ekonomikoak ere.
Ez dugu ahotsik.
Jira
Mutuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu