Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Noblea

2012ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Ezagutzen ez nauen gizarte bat daukat apopilo, barruan bizi zait, gogoa emanda bezala ibiltzen da sartu-irtenean, egunero egiten dut borroka nigandik lekutzeko, baina itzuli egiten da beti, ez nau bakean uzten, komunitatea ekartzen diot hizpidera, politika, besterekin eta besterentzat naizela oroitarazten diot eguna joan eta eguna etorri, eta gero, nork bere burua inguruarekin adiskidetu ezinaz mintzatzen natzaio. Erri De Lucaren hitzak ekartzen dizkiot gizarteari, goizean goiz edo gauean oheratu aurretik irakur ditzan: Ezagutzen ez dudan gizarte batek nauka apopilo.

Eta gehiago ere ekartzen dizkiot, irakurri nahi baditu: Politika hitz ederra da, baina orain egiten dena ez da politika, gutxi batzuen botere ekonomikoa da, eta horri oligarkia esaten zaio. Ez nuke politika bezalako hitz noble bat erabiliko gure gobernuetako kudeatzaileek egiten dutena deskribatzeko, kontuak eramatera mugatzen baitira, politika ekonomiaren azpiatala bihurtuz. Eta politikarien kontu horiek gutxien dutenek ordaintzen dituzte. Eurak akziodun nagusi diren akzioen sozietate bateko kudeatzaileak dira politikoak, eta jada ez da herritarrik, bezeroak baizik. Eta bezero horiek eros-ahalaren bidez neurtzen dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.