Jira

Norgutxiagoka

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Audientzia epaile zitala da, ez du izenik, ez du sinatzen, sofan etzanda mandoa desarratzen du, hil hadi, akauzazte danok, frigorifikora jaikitzen da, komuneko buelta egiten du, denok gara audientzia, etzaten da berriz, hartzen du aginte-zakila, eta inork ez diola agintzen sentitzen du, hiri ez diat behintzat botorik emango, katez kate joaten da, hau ez, hau ere ez, hainbeste kate eta ez dago ezer, sekula ez da egoten ezer, audientzia ez da ergela, nekatuta egotea, gauero esertzen da telebistaren aurrean, audientzia epaile zitala da, katez aldatzen du, eta ez dizu botorik ematen. Ezin du besterik.

Igande arrats grisa DSK zuriaren hitzak entzuten eman ditu, une faute morale, azala behar da gero, hobe nuen zinera joanda, ez zeukan ordea inora irteteko gogorik, eguraldiak ere ez zuen laguntzen, etxean geratu da, beste askotan bezala, telebista piztu du. Lehen irakurri egiten zuen. Lehen jakin mina zeukan, orain ez, orain mina dauka. Eta ez du ezagutzen telebista baino ansiolitiko merkeagorik. Saskibaloia ere badago-eta!

Norgehiagokak atsegin ditu. Azken aldian ezinezkoa egiten zaio mundua Hegelen Nagusiaren eta esklaboaren dialektika haren arabera ez irakurtzea.

Ezin du besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.