Sekula baino hobeto gordeta dago itsasontzia, esan du artistak, eta ez zaio arrazoirik falta. Estatuak ez zuen ezer jakin nahi izan, txatarretarako saldu zuen. Traban zegoen. Bustilehorrean eman ditu urteak, Burgoseko lautadan, porlanetan sartuta, ahaztuta. Artistak handik erauzi eta artelan bilakatu du. Hozkailuan dago orain, museoren batek erosiko du akaso, munduan zehar ibiliko da bueltaka, zorrotz zainduta, Kontxako uretan egoten zenetan bezalaxe.
Dena itzultzen da: Fragak sortutako alderdiak gobernatzen du orain Espainia, hemen da ordena atzera, atzera eta atzera ari da ordena berria, geroz eta jende gehiago ikusten dut independentzia eske, Espainiarekin ezer jakin nahi ez duena.
Txatarra bihurtuta, kubotan txikitu du Fernando Sanchez Castillok Azor yatea, eta metalezko kubo irregularrak mutu daude, ez dute deus esaten, ikusleak nahi duena esan nahi du lanak. Karga sinbolikoz gainezka zegoen ontzia mutu dago hozkailuan. Bada ordea kubotan bilakatu ez duen zati bat: masta. Borroka garaian, itsasontzi bati mastak eraistea uraren azalean baina ezinean uztea da. Ontzi hondoratuak ez du gordetzen ospilik. Eta hemen ospila masta da.
Ezer ez da erabat bukatzen, are gutxiago gerra.
Jira
Ospila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu