Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Politika

2012ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Jardun lehorra gorabehera, galderak hortxe jarraitzen du: zer da politika egitea? Politika egitea zer da, alderdiaren logotipoa diseinatu, koloreak aukeratu, argazkiak egin eta moldatu, esan beharrekoak idatzi, jantziak zaindu, irudi bat sortzea eta saltzea? Zer da politika egitea? Politika egitea zer da, alderdiaren makinaria martxan jarri, hitzaldiak eman, hedabideak bete, karameluak oparitu, promesak egin, hauteskunde kanpaina oso bat antolatu eta egitea? Politika egitea zer da, hautestontziak nola betetzen diren ikusten egotea, botoak zenbatzea, legebiltzarreko eserlekuak kalkulatzea, balizko gobernua zeinekin egin pentsatzen hastea, negoziazio prozesua hastea, gehiengoaren izenean gobernatzea? Politika egitea zer da, erabakiak hartu, legeak onartu, diruak banatu, ekonomiaren gurpilari olioa ematea?

Zer da politika egitea? Zeinek egiten du?

Ez ote du politika egiten gaurko egunez hautestontziak usaindu ere egin nahi ez dituenak, edo eguraldi kaxkarraren aitzakian etxetik ez irtetea erabaki duenak, ez ote du politika egiten botoa ematera joan den orok, ez ote du politika egiten botorik emateko adinik ez duenak, ez ote du politika egiten, labur esateko, egin nahi ez duenak ere?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.