Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Populismoa

2012ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Nola eman botoa, ez bada itsu-itsuan? Nola eman besteri zure boza, ez bada batere gabe gelditzeko beldurra ahaztuta? Nola eman konfiantza, ez bada inguruan ikusten dituzun keinu eta joerak zuzenduko direla sinistuta? Nola eman botoa, ez bada fede itsu batek gidatuta, ez bada itsu-itsuan?

Eta hala ere, nola geratu bozka eman gabe, nola esan baietz, zalantza eta beldur guztiekin ere, botoa ematekoa zinen harixe emango diozula azkenean botoa, gelditzen zaizula, tamalez, fede pittin bat oraindik, etxeko postontzian agertu orduko gorde duzula gutun-azala iganderako, kolorea gorrotagarria egin bazaizu ere, eta zenbakien dantzari begira harrapatuko zaituela gauerdiak domekan, ezin eramango duzula Urkullu irabazle ikustea Sabin Etxean, amorratu egingo zarela berriro: esan nuen nik, zer edo zergatik eman zion Jaurlaritzak Gernikako Arbolaren Gurutzea saria Ardanzari, derrepente osatuko dute gobernua jeltzaleek eta sozialistek, eta atzeko balkoian zigarroak errez saiatuko zarela barruko beroa aplakatzen.

Eta hala ere, nola ez esan izutzekoa dela ikusten ari garena, ahoa ireki orduko adostasuna predikatzen dutela guztiek, eta prest daudela jendeak hala nahi badu izugarri batekin dena konpontzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.