Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Pribatua

2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Telebistan agertzen diren txorimalo guztiek baino errespetu gehiago merezi zuen gure txorimaloak, izena jarri genion, Don Pin Pon, kurloiak berdin-berdin etortzen ziren, hobeto, ez genituen erabat uxatu nahi, guretzat ere zerbait utzi dezatela besterik ez, ez gara honetatik bizi, erosketak egiterako orduan aldea antzematen den arren, badakizu zenbatean dauden barazkiak, merkeagoa da-eta gaizki jatea, nik ez dakit nola iritsi garen hona, zoratu egin da mundua, honek ezin du honela jarraitu.

M15 mugimenduak bere lehendabiziko urteurrenean Madrilgo Sol plazan biltzeko asmoa zeukala jakin zuenean, eta helburua bertan kanpatzea izango zutela pentsatuta, Esperanza Aguirre erasora pasa zen: Plazan kanpatzea espazio publikoa pribatizatzea da.

Nola bihurritu daitezke hainbeste ideiak?

Lagata eduki dute urtetan, zabortegia zen kasik, garbitu egin genuen, lurra prestatu genuen, zaindu egin dugu, lanean ibili den jendearentzat izan da atera duguna, oso larri dabil jendea, nola liteke udalak berak baratzea txikitu eta herritarrak lurrik gabe uztea, ez al zen ba denona?

Erasoa politikoa da, ideologikoa: udalak bazter utzitako lurretan baratze komunala jartzea espazio publikoa pribatizatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.