Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Printzipioak

2012ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Munduak nagia ematen du batzuetan, ia-ia zeure buruak adinakoa. Egin ez duzunaren damua hasi zaizu barrena hartzen, jendea ikusten duzu ondo, lasai, eroso, grinarik gabe bizitzen: utzi egin nion zoriontsu izateari, konplikatuegia zen. Eta jada ez gaude gauza konplikatuetarako.

Gauza konplikatua da, esate baterako, hurrengo hauteskundeetan botoa EH Bilduri emango dion baten eta EAJri emango dion beste baten arteko diferentziak bilatzea eguneroko bizimoduan. Egunkarietan etortzen diren denbora-pasa horietan bezala izan ohi da, batzuk segituan aurkitzen dituzu, nabarmenak dira, badakizu gainera non bilatu, baina azkenekoak kosta egiten zaizu topatzen, hain dira antzekoak bi irudiak, hain dira antzekoak bien eguneroko bizimoduak! Zertan bereizten dira? Autoari itsasten dioten pegatinan?

Agirre lehendakariaren lekua hartu nahi izatea egotzi diote jeltzaleek Euskal Herria Bilduri, Espainiako Gerra Zibileko argazki bat oinarri hartuta atera duten argazki berriagatik. Detaileak, zein diren izorragarriak! Ordukoan azpian Lendakaritza—Presidencia jartzen zuen, eta oraingoan berriz, Hotel Carlton.

Bere printzipioen arabera baino, bere bizimoduaren araberako printzipioekin bizi da bat orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.