Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Seinaleak

2012ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Gurasoei entzundako esamoldea zutabean sartu nahi zuen mundu guztitik, arrastoa utzi, euskal hiztun baten lekukotza eman, baina ez zuen ikusten modurik, abagune egokirik, gaizki ulertuko ote zuten ere pasatzen zitzaion burutik, gaur zeinek erabiliko ote du mundu guztitik, bilatzailean sartu zuen, gaur mundu guztitik gaude, oso bazterreko esamoldea izango da seguruenera, irakurleari arrotza egingo zaio apika, apika bera ere nahikoa arrotza badela pentsatuta kontsolatu da, saiatu egin behar duela gutxienez, zirkulazioan sartzeko ahalegina egin behar duela, hor utzi behintzat, mundu guztiaren bistara, esamoldea sartu nahi zuen mundu guztitik, ezinbestekoa iruditzen zitzaion, hil ala bizikoa, paperean inprimatua ikusi nahi zuen, hemeroteka batean gordea, horixe nahi zuen mundu guztitik, bazekien oso seinale txarra zela.

Andoni Egañari irakurria etorri zitzaion gogora: hauskorragoak gara nonbait eta horrek euskorragoak izatera behartzen gaitu.

Datuak eman zituzten, elebidunen kopurua gora doa, bi hizkuntzetan hitz egiten imajinatzen nituen elebidunak, oraintxe batean eta gero bestean, suelto, garbi, dotore, aspaldikoa dut fantasiarako joera, hitzak errepikatu nahi zituen mundu guztitik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.