Jira

Serio

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Kantu eder bat hegaldatzen den gisa berean utzi nahiko nituzke hemen nire hitzak, hiru minuturako, arin, leun, serio, baina ez serioegi. Neurria hartzea, tonuan asmatzea, zailena hori da. Serio aritzea, baina ez serioegi.

Metroko zuloaren alboan sortu da gaztainazalea. Beste aldean gizon bat jartzen da aspaldian. Izara zabaltzen du lurrean, eta liburuak uzten ditu gainean; euroan dauzka. Batere saldu gabe itzultzen da etxera, egunero dauzka liburu berberak. Eta ez dira liburu txepelak, nobela onak dira. Ez naiz ausartzen galdera egiten: zergatik dauzkazu saltzen zure liburuak? Izutu egiten nau buruan dabilkidan erantzuna bere ahotik entzungo dudala pentsatzeak.

Fedea izan nuen liburuetan, ikasi egingo nuela pentsatuta hasi nintzen, neure burua hobeto ezagutuko nuela, mundua ulertzeko bidea emango zidatela, eta halaxe izan zen, ikasi egin nuen, orain badakit bizitza fikzioa dela, ipuin kaxkar bat da nirea, orain badakit ezein ekintza on ez dela geratzen zigorrik gabe, eta hauxe dela nire penitentzia: ona izan nintzen, fedea izan nuen liburuetan, orain ez dut behar, merke saltzen dut fedea. Dozena bat gaztaina erregatik aldatzen dizut Hermann Brochen Lo-ibiltariak.

Gorri da zerua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.