Nazioarteko lehenengo sugelindera euskalduna naiz, eta ez ditut ulertzen albisteak.
2012 Euskadik antolaturiko literatura-ekitaldi berezi hori Donostian, Gasteizen eta Bilbon egingo da ekainaren 7an, 8an, 9an eta 10ean, eta nazioarteko eta nazioko berrogeita hamar poeta ospetsu inguru egongo dira bertan, EAEko narratiba poetikoaren (euskaraz nahiz gaztelaniaz) ordezkari ugariz gain.
Ni orduan EAEkoa naiz, ez naziokoa ez nazioartekoa?
«Jaialdiaren helburua», Blanca Urgell sailburuaren hitzetan, «gure iraganean —aspaldikoan nahiz duela gutxikoan— hain presentzia handia izan duen indarkeriaren hizkuntza hitzaren bertsio eder eta zailena, hots, poesia, erabiltzeko arte preziatuarekin ordeztea da».
Zein da ordea poesiagatik aldatu beharreko indarkeriaren hizkuntza?
«2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urte honetan, kultura-sortzaileei eta kultura-agenteei, eta orokorrean, euskal gizarteari deialdi bat egiten diegu, terrorismoa amaitzen, indarkeria deslegitimatzen, Euskadin askatasuna eta bizikidetza lortzen eta bizikidetzazko etorkizunaren oinarri gisa ezartzeko balio demokratikoak hedatzen laguntzeko deialdia, hain zuzen ere».
Ni sugelindera naiz. Goseak nago, hotzak nago.
Jira
Sugelindera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu