Jendeaz hitz egin, esaten diot neure buruari, jendeaz hitz egin. Trafiko argien aginduetara abiatzen dira eta gelditzen, galipotaren beste aldean daude ilaran, susmagarrien erronda ematen du; janzkera aztertzen duzu lehendabizi, bisajeak gero, keinuak. Azalean daramate arima. Lotsatu egin naiz: halaxe ikusiko zaizkit niri ere irrikak eta negarrak, halaxe eramango ditut nik ere sekretu guztiak agerian. Ezkutatzera egin dut, parkean eseri naiz, urmaelik ez dagoen horretan, eta badaezpada beti aldean eramaten dudan liburuan sartu naiz hartara inork ikusiko ez nauelakoan, ikara sartzen zait aldian behin, eta liburuaren irakurketak bat-batean burura ekarririko pentsamendu arinen bati lekua emanez bezala begiak paperetik altxatu eta albora begiratzen dut, ez naiz ari irakurtzen, ezin dut, biluzik nagoela sartzen zait, denek ikusiko dituztela nire arimaren zimurrak, eta adi nago, soinuei adi, pausoei adi, berriketei, isiltasunei. Lidleraino iristea lortu behar dut.
Kaxara iritsita, emakume bat daukat aurretik. Zer laga erabakitzen luzatu da, ez zaio iristen dena ordaintzeko.
Sarrerako gizon beltzak irri egin dit, gaur ere ez diot eman limosnarik.
Izotz-kandela ageri du parkeko iturriak.
Jira
Susmagarriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu