Haserretu egin da bere buruarekin, nola galdetu daiteke halakorik? Oraingo bizitza telebizitza da, eta ez dio horregatik bizitza izateari uzten. Zer da, ordea, ari zaio bere buruari galdezka, izen zatar horrekin adierazi nahi dudana?
Aurrizki horrekin sortutako hitzak ez dira oraingoak, asmakizunak ez dira berriak, sartu zaitez wikipedian eta harrituta geratuko zara, telegrafoa, telefonoa, telebista, aspaldikoak dira, joan den mendea bezain aspaldikoak bai gutxienez, baina milenioaren hondarretan ugaldu ziren pantailak, lurrak sateliteetan jarri zuen fedea, orain han dauzkagu sustraiak.
Telebizitza egongelako telebistaren aurrean emandako orduak dira, beste ezer egiteko gauzeztandua, urruneko irudiak etxeko sofa erosoan jasoz, pipak janez, albokoari isiltzeko eskatuz, sabeliztunak esateko daukana inportanteagoa iruditzen zaizulako. Baina ez hori bakarrik. Uneoro sakelako telefonoari begira ibiltzea da.Telebizitza da kontzertu bat argazki kamera digitalaren pantaila tartean duzula ikustea. Irudiak baldintzatutako giza harremanen izaera zen ikuskizuna Guy Debordentzat. Ikuskizunean parte hartu beharra da telebizitza.
Telebizitza besteren bitartez bizitzea da.
Ba al dago beste modurik?
Jira
Telebizitza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu