Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Uf

2012ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
Eta orduan bai, euskaraz ez gara mintzatuko, baina bai euskarari buruz, eta mundu zabalean hartuko gaituzte ondo, hiriz hiri ibiliko gara euskararen sekretuak aletzen, Europako hizkuntzarik zaharrena, enigma, kasik nazien mezu kodetuak baino zailagoa ulertzen, zeharo gauza bitxia, altxor etniko bihurtu gara, hiriz hiri ibiliko gaituzte garai batean indioak ibiltzen zituzten bezala, zibilizazioaren harridura eta mirespenerako, uf, eskerrak ez garen euskaldunak.

Ez al duzu irakurri, Madrilen ere maite gaituzte orain, Euskarari gorazarre izeneko jardunaldiak egingo dituzte martxoaren 13tik 16ra, espainolezko izena da polita, El euskera, una lengua con futuro, ez al da polita, euskaldunak bere hizkuntzari gorazarre, mintza gaitezen euskarari buruz, zer da ba gure hizkuntza goxoa eta garbia, eta espainolak, lasai, mintza gaitezen euskarari buruz, oraindik baduzue etorkizuna, mundiala da, esan egingo dut.

Facebooken jakin nuen jardunaldien berri, jakin mina egin zitzaidan, pdf-a jaitsi nuen egitaraua ikusteko, baina egitarauak ez zeukan sorpresarik, sorpresa pdf-aren izenak berak zekarren: Programa_Etxepare_Homenaje_al_euskera_en_Madrid.pdf. Omenaldiak zeini egiten zaizkien, badakigu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.