Jira

Urrea erru

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Ezin asmatuzkoak dira diruaren bideak, eta euroari jarraiki, Amador Fernandez-Savaterrek Christian Marazziri egindako elkarrizketa batera iritsi naiz; gauza asko ditu arretaz irakurtzekoak, baina ideia bat gustatu zait batez ere, hona dakart neure hitzekin: zorpetze orokorra jendea arrastoan sartzeko modua ere bada, diziplina ezartzeko, ordena jartzeko, erruduntasun sentimenduan bermatuta. Bingo!

«Orain arte izandako moralaren genealogista horiek, imajinatu al dute, urrunetik bada ere, adibidez, errua (Schuld) moralaren kontzeptu nagusia zorrak eduki (Schulden) kontzeptu guztiz materialetik datorrela?», egiten zuen galdera Nietzschek, Moralaren genealogia liburuan, Xabier Mendiguren Bereziarturen itzulpenean. Eta pentsamendu horri segituz, bigarren tratatuaren Errua, kontzientzia txarra eta antzekoak izenburuari oharra egin zion itzultzaileak: «Alemanez Schuld hitzak aldi berean errua eta zorra esan nahi ditu. Gure Aita otoitzeko barkatu gure zorrak (erruak) esamoldea funtsezkoa da bere zentzu-bikoiztasunean bigarren tratatu honen eraikuntzan».

Guk ere gure errudunei barkatzen diegunez gero, barkatu gure erruak; gaur, hemen, zein jainkori ari gatzaizkio otoitzean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.