Xabier Gantzarain Etxaniz.
Jira

Ustela

2012ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Gordina baino, ustela da euskararen egoera. Hozkailuan denboratan eduki ostean ateratzen dituzten sagarrak bezala, kanpotik eder, barrutik ustel dago euskara ere. Balio du New Yorken katedra bat irekitzeko, eskolak emateko Berlinen, omenaldiak egiteko Madrilen, baina ez du balio Donostian bizitzeko, Iruñean, Maulen, Gasteizen, Baionan, Bilbon. Ez du balio egunero mundua jaso eta emateko.

Ez dira hamar urte ere pasa Fermin Etxegoienek Neurona eta Zeurona argitaratu zuenetik, eta liburu hartan esandakoek gaurkotasun izugarria hartu dute. Gu geure hizkuntza gara, baina batez ere hizkuntza horrek gure mundua erakusteko balio duenean, hizkuntzaren estetikak gure adierazi beharra asetzen duenean, edo mundua ulertzeko balio digunean; egunero mundua jaso eta emateko balio digunean. Baina horretarako, euskarak, gaur, oso jende gutxiri balio dio.

Aspertu naiz beroa ematen eta kaka esplikatzen. Orain, gaztetan gure artean oso ohikoa bihurtu zen esamoldea gogoratuz, beste jarrera bat hartuko dut: hemendik aurrera txikle egiten egongo naiz.

Ezer ez egitea, sofan etzanda egotea, porruak erretzea, telebista ikustea, pizzak jatea, munduari joaten uztea, mutu egotea, horixe da txikle egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.