Eta gaur, alderdi bakoitzak talde bakoitzak jendarte bakoitzak komunitate bakoitzak bere utopia dauka, eta utopia bakoitzak bere alderdia bere taldea bere jendartea bere komunitatea. Gaur eta hemen, hainbat utopia dago aukeran, independentzia da bat (eta sozialismoa), dirua egitea beste bat (eta erabakitzeko eskubidea), etorkizuna irudikatzeko ekintza gisa ulertuta utopia, arin, arol, ez denok batuko gaituen eta justuagoa izango den gizarte baten lortzeko, baizik eta mundu hobea eskaintzen duten iragarkien antzera. Atzo jakin zen albistea, eta garbi geratu da zertan den EAJren utopia; ederrena erakutsi dute: beste status bat negoziatuko dugu Espainiarekin, eta ezkutuan utzi benetan gura dena: kutxabank berriaren administrazio kontseiluan gehiengoa lortzeko akordioa sinatuko dugu PPrekin.
Halakoxeak dira utopiak ere orain, arinak, arolak, salgarriak, epe motzera laka ateratzeko modukoak, hurrengo hauteskundeetan, esate baterako. Haraino iritsi artekoa, eguneroko ikuskizun parregarri hau, eskenatoki gainean jokatzen dutena, nork bere zokoan antzezten duguna, ez da utopien berritze etengabea besterik, guretzat lekurik badela sinisten jarrai dezagun.
Nork bere neurriko utopiak dauzka.
Jira
Utopiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu